Bi ekimen antolatu dituzte: batetik, Gure Ametsa elkartearen eta San Antonio auzoaren gaineko argazki zaharren erakusketa izango da astelehenetik egubakoitzera. Erakusketa elkartean bertan izango da, 16:00etatik 20:00etara bitartean.
Juan Luis Bikuñaren hitzaldia
Horretaz gain, martxoaren 14an, eguenean, Simon Arrietak Canalejas tabernako hegazkinari egindako margo-lanaren erreprodukzioa erakutsiko da eta, era berean, Juan Luis Bikuñak berbaldia eskainiko du, Canalejas taberna, bertako hegazkina eta Gure Ametsa elkartea hizpide hartuta. 20:00etan hasiko da ekitaldi hau.
Horren amaieran luntxa izango da.