Bergarako gaueko mendi bizikleta martxarako izen-ematea zabalik

Mireia Bikuña 2013ko martxoaren 8a

Interesatuek www.basqueadventure.com atarian egin dezakete inskripzioa. Federatuek 12 euro ordaindu behar dute, eta federatu ez direnek 17. "Oraingoz 70 bat lagunek eman dute izena, baina 200 onartuko ditugu, gehienez", esan dio GOIENAri Iker Osa antolatzaileak. Gaueko mendi bizikleta martxan apirilaren 27an egingo dute.

Bergarako kiroldegian hasiko da 21:30ean, eta leku berean bukatuko dute. Agorrosinen dutxak, luncha eta bizikletak garbitzeko gunea egongo dira.

Berrikuntza: hiru ibilbide 

Bigarrengoz egingo duten probak –lehena, iazko abuztuan egin zuten–, berrikuntza bat dauka: luzera ezberdinetako hiru ibilbide zehaztu dituzte: 22, 32 eta 38 kilometrokoak. "Parte-hartzaile bakoitzak aukeratu beharko du egin gura duen ibilbidea. Dena den, ibilbideak elkarren artean lotuta daude", dio Osak. Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak dira: 16 urte beteta izatea, eta argia (frontala edo fokua) eta kaskoa eramatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak