Antzerkia, afaria eta beste Emakumeen Eguna ospatzeko gaur, Martxoak 8

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko martxoaren 8a

Besteak beste, nazionalitate ezberdinetako emakumeek tea hartzeko hitzordua egin dute 15:00etan, kultura etxean.

Martxoak 8 da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna eta ospakizun horren bueltan hainbat ekitaldi egongo dira gaur bertan.

15:00etan jatorri askotariko emakumeak batuko dira kultura etxean tea hartzera Auzoko egitasmoko ordezkariek antolatuta eta interesa duten guztiak daude gonbidatuta parte hartzera.

Gaztetxearen eskutik beste hainbat ekintza ere egongo dira gaur. 19:30ean Post–eskerrak–it izeneko permormance-a ikusteko aukera egongo da Irala kalean. 20:30ean, afari herrikoia egongo da gaztetxean eta 22:30ean, King-Kong neska izeneko antzezlana. Virginie Despentesek idatzitako Teoria King Kong liburuaren hitzaurrean oinarrituta, Josune Monton aktoreak ezarritako eredua jarraitzeko gai ez den emakume okerra izatea aldarrikatuko du: "Proletario diren haiei zuzendurik dago, Barbie eta Kent bezalakoak izan ezin duten –edo agian izan nahi ez duten– emakume eta gizonei", dio.

Bestalde, Osintxun ere emakumeen afaria egingo dute gaur Martxoaren 8a ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak