Finalera bigarren aldiz
Martxoak 2an lortu zuten finalera bidaiatzeko txartela. Asturiaseko Turon herrian jo zuten beste lau talde metal euskaldunekin batera; Elbereth, 13 left, To die eta Incursed-ekin hain zuzen ere. Garaile izan ziren, trash, death musiken eragina duten beraien death metal melodiko ezaugarritsuarekin eta beraz, Bartzelonako Liverpool aretoan izango dira apirilak 6an.
Finalean, Espainia osoko ondorengo zortzi talderekin aurkituko dira: In Mute, Vrademargk, Tralley, Anbil of doom, Grapeshot, Kitsune art, Crystal moors eta Blast Open Odiat. Guztietatik epaileak limurtu zein bereganatzea lortzen duena izango da irabazle Alemaniako Wacken Open Air-erako joateko.
Bigarren aldia da finalera iristen direla, lehengo aldiz 2011.urtean iritsi baitziren. Beraz, taldea izugarrizko gogo eta ilusio haundiarekin dago irabazteko.Horrela adierazi digu Jon Elorza gitarristak " bigarren aldiz iritsi gara eta espainia aurkeztu arren, irabaztea izugarria izango litzateke".