'Nork egingo du afaria gaur gauean? Gizon eta emakumeen denbora erabilera' ezberdinduaren inguruko hausnarketa gaur

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 7a

Emakumeen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuz, Udalak hitzaldi bat antolatu du 'emakumeen ezkutuko lanaren balorazioa eta gizarte errekonozimendurako pausoak' emate aldera. Hitzaldia gaur da arratsaldeko 18:00tan, Kultur Etxean.

Matxalen Legarreta EHUko soziologia irakaslea izango da hizlaria. Hitzaldiaren helburua gizon eta emakumeen denbora erabileran dauden genero ezberdintasunak azalaraztea da. Horretarako Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko Denbora Aurrekontuen Inkestako emaitzak hartuko dituzte aintzat.

Denboraren jendarte-egituraketaren oinarrizko ezaugarriak izango dituzte aztergai. Gero, “lanaren karga globalaren banaketa asimetrikoak sortutako genero desberdintasunak, zeinak emakumeei aisialdirako denbora gutxiago uzten dien.  Azkenik, ordaindu gabeko lanaren balorazio ekonomikoari buruzko hausnarketa egingo dugu, era honetako estimazioek duten potentziala zein mugak landuz”. 

Hitzaldiak herritarrengan hausnarketa sortarazi nahi du eta era berean harte-hartzailea bultzatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak