Behi Bi Blues zirku italiarrean

Jagoba Domingo 2013ko martxoaren 6a

Azkaiter Pelox eta Gaizka Azkaratek osaturiko Behi Bi Blues taldeak zirku italiarrean jo zuen pasa den domekan. Azpeitia aldera jo zuen bluesman bikoteak zirkuaren funtzioan kantu bat jotzeko.

Zirkua den mundu liluragarri horren parte izan zen domekan Behi Bi Blues bikotea eta Azkaiter Pelox-en esanetan, “esperientzia ahaztezina izan zen, egun batez zirkuaren parte sentitu ginen. Aldagelan pailazo eta malabaristekin batera geunden eta argiz eta brillantinaz jositako mundua da”. Domekako funtzioan ordutegi pribilegiatua utzi zieten Rossi pailazo familiakoek, ohila hegalarien ondoren, Zamburleiker diskoko Jantzi Peluka kantua jo zuten 600 bat pertsonen aurrean.

Esperientzia bakarraz gozatzeaz gain, argazkiak ateratzeko eta bideoklip bat egiteko irudiak hartzeko aprobetxatu zuten zirkuan pasatako domeka arratsaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak