Pol-Polen eskutik hainbat irteera datorren asteburura begira

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 6a

Martxoaren 16-17 asteburura begira hainbat irteera antolatu ditu Pol-Pol Mendizale Elkarteak. Alde batetik, mendi eski irteera antolatu du zapatu eta domekarako eta beteranoen irteera domekarako, hilak 17rako.

Martxoaren 16-17 asteburuan Val d'Aran hobeto ezagutzeko mendi eski irteera antolatu du Pol-Pol Elkarteak. Zapatuan Tuc de Salana ezagutuko dute Banhs de Trèdos-etik irtenda eta domekan Tuc de Baciver Orriko parkinetik aterata. Izen -emateko azken eguna martxoaren 12a izango da.

Mendi-eskia gustuko ez, baina beteranoa izan eta mendi irteera egiteko gogoz daudenek ere badute hitzordua. Martxoaren 17an, goizeko 8tatik aurrera egun osoko irteera antolatu du elkarteak. Balzola-Urkiola-Mañaria ibilbide burutuko dute mendizaleek. Izena-emateko bulegotik pasa beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak