Zabalotegikoa izango da lehentasuna izango duen pilotalekua, bertan, hormetako hezetasuna, itoginak eta margotze lanak burutuko dira. Osintxuko pilotalekuan aldiz, teilatuko kanaloiak berriztuko dira eta itoginak konponduko dituzte. Elorregin ere, itoginen arazoarekin amaituko da.
Irrisketa eta hockey saioak atzeratuta
Bergarako Hanka Labanka taldeak hilero hainbat saio antolatzen ditu Labegaraieta Kiroldegian. Hile honetakoan baina aldaketa txiki bat egongo da, izan ere martxoaren 10erako antolatutako saioa atzeratu egingo da martxoaren 24ra arte.