Emakumeen Askapenerako nazioarteko eguna ospatzeko ekintza desberdinak Gaztetxearen eskutik

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 5a

Arratsaldeko 15:00tatik aurrera eta iluntzera arte hainbat ekintza antolatu ditu Gaztetxeak.

Arratsaldeko 15:00tan Jatorri ezberdinetako emakumeekin te-hartzea izango da Kultur etxean. Arratsaldeko 19:30tan aldiz, POST eskerrak IT performance-a izango da Irala kalean eta Gaztetxean aldiz, afari pasada egingo da ondoren King Kong neska antzezlanaz disfrutatu ahal izateko. Antzezlana Virginia Despentesen liburuan oinarrituta dago eta Josune Monton aktorea izango da protagonista.

Beraz, egubakoitzean badago zer egin Bergarako Gaztetxe zein kaleetan barrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak