Aste honetan Bergara ekitaldiz blai

Ane Miren Etxeberria 2013ko martxoaren 5a

Aste honetan kultur ekintza ugari aurki ditzakegu Bergaran, film desberdinak, hitzaldiak, antzezlanak, erakusketak...  aspertzeko denborarik ez da izango egunotan.

Eguaztenetik domekara bitartean hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Bergarako Udalak. Eguaztenean Young adult filma ikusteko aukera izango da Zine-klubaren barruan, Zabalotegi aretoan arratsaldeko 20:00tatik aurrera. Sarrerak 3 euro balioko du.

Eguenean aldiz, hitzaldia izango da Kultur etxean arratsaldeko 19:00tan. Nork egingo du afaria gaur gauean?gizon eta emakumeen denbora erabilera ezberdinduaren inguruko hausnarketa izenburupean Matxalen Legarreta Iza, EHUko soziologia irakaslea izango da hizlari lanetan.

Zapatuan aldiz, Naturaren eguna ospatzeko Bergarako gerriko berdea ezagutzera emateko ibilbideak eta zuhaitz landaketak egingo dira San Martzialen. Iluntzean aldiz, antzezlan batez disfrutatzeko aukera izango dugu El Patio de mi casa taldearen eskutik. Las Viudas antzezlana Zabalotegin izango da 22:00tan.

Eta domekan ere haur zein helduentzako filmak izango dira ikusgai Zabalotegin. Erakusketak gustuko dutenek ere Aroztegi aretoan aukera bikaina dute martxoaren 10era arte Jabi Herreroren Benardo Soares-en mitoa erakusketa irekita izango baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak