Puntu beltzak normalean emakumeek segurtasun eza sentitzen edo atzematen duten leku edo puntu bezala identifikatzeko ohitura badago ere, era askotarikoak izan daitezke puntuok eta Udalak buruturiko mapa honetan beste puntu horietxek ere kontuan hartu dira, besteak beste honakoak identifikatu dira: oinezkoentzako ibilbide jarrairik ez dituzten kaleak zeintzuk diren, ikuspegia oztopatzen dituzten elementuak non dauden, irisgarritsun arazoak dituzten puntuak zeintzuk diren, argiztapen egokirik ez dituzten txokoak zeintzuk diren…
Iazko iraila eta urria bitartean Bergarako udaleko teknikariek puntuak identifikatu eta hauen inguruan ekintza eta hobekuntzak proposatu zizkieten kolektibo desberdinei. Hala dinamika desberdinen ondorioz, puntuak desagertarazteko lehen pasuak emango dira.