Herria eta Harria ildotzat hartuz, Iñaki Perurenak bere kontakizun partikularra ezagutzera emango du martxoaren 13an, arratsaldeko 19:00tan Irizar Jauregian.
Harriak ematen dion bizia edo harriarekin bizitzeko zentzua, harriek munduan duten garrantzia eta nola euskaldunok harria kirolarekin lotu dugun adieraziko du. Baita "gure beste harriak leizeak, margoak eta trikuharriek" duten garrantziaz ere.
Hitzaldiaz gain, ikus-entzunezko bat ere eskainiko dute, 1964. urtean Gabriel Arestik idatzitako olerki batean oinarrituta egongo dena.
Hemen duzue 2011ko urrian Lizarrako liburutegian eman zuen hitzaldiaren bideoa.