"Etxean estreinatzea ez da kanpoan estreinatzea bezala" zioen Virginia Imazek. Bera Donostiarra izan arren, Oihulari Klownen etxea beti izan da Bergara eta publikoak harrera beroa egin zion. Zabalotegi aretoa majo bete zen eta Virginiak urteetako esperientziak eta bere talentuak gidatuta ikuslegoa erabili zuen bere antzezlanaren zuzendari gisa.
Gaia ez zen erraza, kontsumoa, kontsumismoa, erosleak, erosketak… Ikuskizunak iraun zituen 90 minutuetan guztiok inoiz igarri ditugun sentipen eta momentuetaz barre egin zuen eta genuen. Txalotzekoa da errealitate gris honen aurrean Klown batek egiten duen gogoeta eta ondorioz ikusleek egiten dugun hausnarketa ere.
Komedia da? Bai. Gordina da? Bai. Oihulari Klownen kutxu dauka? Noski. Merezi du? Beti!