Partidu motela jokatu zuten Bergarak eta Beti Gaztek. Neka Garai entrenatzailearen arabera, baloi luze asko eta paseetan akats asko egindako partidua izan zen atzokoa. Baina lehen zatiko 15-20 minutuan gola sartzea lortu zuen Jokin Baltzategik. Hiru puntu garrantzitsu sailkapenean gora egiten jarraitzeko. "Hor goialdean jarraitzeko etxean eta etxetik kanpora partiduak irabazi behar ditugu. Taldea oso animatua dago eta zerbait polita egin gura dugu aurten".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.