34. urteurrena kantu giroan ospatuz

Maider Arregi 2013ko martxoaren 3a

Aritzeta abesbatzak urteroko ohiturari eutsiz, zapatu iluntzean Bergarako erdiguneari musika jarri zion. Abesbatzako 20 bat lagun inguru batu ziren hotzari aurre eginez kantuan egitera. 18 urtetik hasi eta 60 urte pasatxo dituzten taldekideak ikusi genituen Aritzetaren 34. urteurrena ospatzen;  Izaskun Labaien, hasieratik egon den taldekide bakarra dugu, gustura jarraitzen dutela kantu-poteoarekin azaldu digu. Ondoren, denak elkarrekin, Ollagorra elkartean afaria egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak