'Joko bitxiak' arte bilakatu ditu Herrerok

Maider Arregi 2013ko martxoaren 2a

Aroztegi aretotik Miren Iturricastillok azaldu digunez, Jabier Herreroren eskultura eta margo erakusketak harrera ona izaten dihardu. "12 bat koadro eta 12 bat eskultura ekarri ditu bizkaitarrak; otsailaren 15ean ireki genuen eta aste hauetan jendearen sartu-irtena igarri da. Oraindik erakusketa aste osoan zabalik izango da, domekara arte, etorri nahi duenarendako", kontatu digu.


Jabier Herrero, 48 urteko artista iodiotarra da. Grabatuak, eskulturak eta margolanak egiten ditu. Hain zuzen ere, paper gainean teknika mistoak erabiltzen ditu eta giza irudian oinarritutako lanak erakutsi dizkigu Bernardo Soaresen mitoa izeneko arte bilduma ikusgarrian.

200 erakustokitik gora

Nazio eta nazioarte mailan, 200 erakusketa baino gehiago egin ditu dagoeneko Herrerok, 10 urteko epean. Tartean, Japongo Yozo Haamaguchi Museoan eta New Yorkeko azokan izan ditu lanok erakusgai. Baina Milan edo Suediako Hudiksvall Museoan ere erakutsi du bere arte bilduma. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak