Bergarako Lokatza ziklismo taldea denboraldirako prest

Erabiltzailearen aurpegia Maite Fraile 2013ko martxoaren 1a

Lokatzak 24 txirrindulari aurkeztu zituen atzo iluntzean, kategoria desberdinetako taldeetan arituko direnak. Ilusio eta gogo handiz ekin diote denboraldi berriari.

Badira, dena den, bergararrak izanda beste talde batzuetan ariko diren txirrindulariak ere, eta horien aurkezpena ere egin zuten. Hauek dira: aurten kontinental mailako Euskadi talde profesionalean ibiliko den Mikel Aristi; eta afizionatuetan korrituko duten beste zortzi –Debabarrena taldean bost, Kanpazar Harrobiak taldean bi eta Eki Gipuzkoan bat–.

Alebin taldeko hamaika urteko hiru txirrindularien eta Iñigo Aranburu infantil antzuolarraren txanda heldu zen ostean; kadete taldeko beste laurena segidan; eta jubenil mailako hamaika txirrindulariena, azkenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak