Isabel Salud bergararra Europako Ezkerreko Alderdiaren zuzendaritzan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 27a

Izquierda Unidako Presidentetza Federalak Isabel Salud Ezker Anitza-IUko Koordinatzailea aukeratu du Europako Ezkerreko Alderdia (PIE) ordezkatzeko.

IUko Presidentetza Federalak zuzendaritza arduren organigrama osatu du oraingo astean Madrilen eta horien artean dago Isabel Salud bergararra, Ezker Anitza-IUko koordinatzailea. Europako Ezkerreko Alderdiaren zuzendaritzako kide izango da Isabel Salud, Izquierda Unidaren izenean.

Europako 20 herrialde

Europako Ezkerreko Alderdiak batzen ditu Europako 20 herrialde baino gehiagoko ezkerreko eta kapitalismoaren kontrako alderdi alternatiboak. Horien artean daude, beste batzuen artean, Syriza greziarra, Die Linke alemaniarra edota Font de Gauche frantziarra.

Pertsonen zerbitzurako Europa

Izquierda Unidak, sorreratik Europako Ezkerreko Alderdiko kide denak, pertsonen zerbitzurako eta ez kapitalaren aldeko Europa bat eraikitzeko lan egiten du. Era berean, langileen eta klase popularren aldeko erantzun bateratuak bultzatzen ditu, herrien arteko mugen eta banderen gainetik, Troikak eta merkatuek lan, gizarte eta ekonomia eskubideen kontra inposatzen duten erasoaren aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak