Txartel honen helburua, tarifa-sistema bateratu berria ezartzea da horrela erabiltzaileei bidaiak erraztuz. Mugi garraio txartel berriarekin gainera; eragile eta udal ezberdinen inplikazio eta lanari esker, tartean Arrasateko Udala, autobus eta tren zerbitzu ezberdinak hartzea posible izango da. Besteak beste Lurraldebus, Euskotren edota Donostiako Dbus enpresen zerbitzuekin gozatzeko aukera izango dute erabiltzaileek.
Hala ere berrikuntza nabarienak tarifa eta deskontuetan izango dira, hauek bi multzo ezberdinetan sailkatzen dira. Alde batetik, erabilera sarituko da, hau da, garraio publikoa gero eta gehiago erabiliz, bidaiak merkeagoak izango dira. Eta bestetik, talde edo kolektibo jakin batzuetara bideratuta dauden laguntzak. Adibidez erretiratuei, ezinduei, haurrei eta laguntza sozialak jasotzen dituzten familiei.
Hauen egoeraren arabera hobari ezberdinak eskaintzen ditu Mugi txartelak. Talde hauei lehen txartelean 10 euro sartzean 2 euroko diru-saria ematen bazitzaien; orain 10 euro bakoitzeko 20,80 euro gehiago jasoko dituzte, hau da, %108ko hobaria jasoko dute.
Egubakoitzean Arrasaten
Datorren egubakoitzean, martxoaren 1ean, Arrasateko BAZ-era etorriko da informazio puntu hau goizeko 10:00ak eta 13:00ak artean goizez; eta 16:00ak eta 18:00ak artean arratsaldez.