Astebukaeran Txapa Irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaiokoek hardcore kulturaren jaia egin zuten Bergarako Gaztetxean. Horretarako, Portugaleteko Jimmy Bananas ilustratzailea gonbidatu zuten, 2012. urte bukaeran kaleratutako Al mal tiempo buena arcada izeneko marrazki bilduma aurkezteko. Eta nola ez, hardcore jaialdi baten, musika izan zen protagonista nagusia: guztira, egubakoitz eta zapatu bitartean, bederatzi talde aritu ziren Gaztetxeko oholtza gainean. Egubakoitzean, Managaitz, Hori Hala Dek, Hardflip eta Kaosarena taldeek emanaldia eskaini zuten.
Hardflip eta HHDren split-a
Egubakoitzeko kotzertuan sartu ziren lehenengo 86 pertsonek Bergarako Hardflip eta HHD taldeen diskoa eskuratu zuten —talde bakoitzaren hiru abestiz osatutako lana—. Zapatu arratsaldean, Eskoriatzako Lukas Prest eta Layo Laser taldeek egin zuten emanaldia eta gauean, berriz, Hernia, Humilitate eta Perras Salvajes taldeen txanda izan zen.
Bergara, hardcore eszenan
Euskal Herrian, Hardcore mugimenduak, batez ere, Zarautzen eta Donostian du indar gehien, baina Bergaran ere indatsu dagoela argi geratu da.