Joseba Egibarrek bakea, bizikidetza eta normalizazioa hizpide izango ditu Bergaran

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 19a

Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentea eta EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Bergarako batzokian izango da gaur, eguaztena. Berbaldia eskainiko du izenburu honen gainean: Bakea, bizikidetza eta normalizazioa, gure Herriaren etorkizunaren erronkak. Hitzaldia irekia izango da edozeinendako eta, ostean, luntxa izango da bertaratzen diren guztiendako.

Azkeneko asteotan euskal alderdi politikoen egunerokoan dago ETAk jardun armatua utzi osteko bakegintza eta normalizazio politikoa. ETAko ustezko buruek Parisen epailearen aurrean egindako adierazpenak; Espainiako Kongresuko eztabaida parlamentaria; ETAk Fernando Buesa PSE-EEko burua hil zuela 13 urte bete diren honetan, Legebiltzarrean egin zaion omenaldia; normalizazio prozesurako Foro Soziala…

Testuinguru horretan, EAJren ikuspuntua azalduko du Joseba Egibarrek Bergarako batzokian, esan bezala, gaur, eguaztena, 19:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak