Mbaye Ndiayeren familiari laguntzeko 17.000 euro jaso dira

Arritxu Barruso 2013ko otsailaren 20a

"Benetan izugarria izan da jendeak Mbaye Ndiayerekin erakutsi duen elkartasuna", kontatu digu Ndank Ndank elkarteko Eli Dominguezek. Sinetsi ezinda daude oraindik ere; 17.000 euro batu dira Ndiayeren familiari laguntzeko. "Gorpua Senegalera bidaltzeko gastuak Euskal Herrian bizi den familiak hartu zituen bere gain, eta, horrez gain, 17.000 euro batu ziren".

Soraluze eta Elgoibar

Ndank Ndankeko ordezkariek Soraluze eta Elgoibarren martxan ipini diren herri-ekimenekin elkarlanean dihardute. "Elgoibarren, eta batez ere Soraluzen, lan handia egin dute eta hainbat bilera izaten ari gara haiekin.

Dirua nola kudeatu

Batutako dirua nola kudeatu aztertzen ari dira orain: "Bileretan hainbat proposamen egin dira. Arriskutsua da kolpera diru guztia ematea. Aukera bat da hilero 300 euro inguru bidaltzea".

Dena dela, Ndank Ndank elkarteko kideak martxoaren amaieran Ndiayeren familia bisitatzera joango dira Senegalera, besteak beste, emaztearekin hitz egin eta egoera bertatik bertara aztertzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak