Bergarako ikasleak irabazle Espainiako SpainSkills lehiaketan

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 20a

Hezkuntza Ministerioak otsailaren 10etik 17ra bitartean antolatu duen SpainSkills 2013 lehiaketan, Miguel Altuna institutuko Erregulazio eta Kontrol Sistemen Goi Mailako heziketa zikloko ikasle diren Roberto Martin eta Javier Ozaeta Mekatronika modalitatean txapeldunak izan dira.

Iazko maiatzean Euskal Herri mailako EuskoSkills lehiaketa irabazi ondoren, EAEko LHko hainbat ikaslek Madrilen jokatu diren SpainSkills Olinpiadetan parte hartzeko txartela lortu zuten. Euskadiko ordezkari bezala, 21 laguneko taldea osatu da 18 skill-etan banatuta.

Euskal Herriko formazio maila altuaren erakusgarri, ondorengo datuak: 7 urrezko domina, 6 brontzezko eta bi bikaintasun aipamen lortzea, eta Kataluniaren ondoren domina gehien lortu dituen komunitatea izan da (guztira 13 domina irabaziz).

Mekatronika alorrean 9 ikastetxek parte hartu dute, horien artean Miguel Altuna Ikastetxeko Roberto Martin eta Javier Ozaeta txapeldunak izan direlarik. Lehiaketa honetan 6 probari aurre egin behar izan diete: Hiru maketa muntatu, elkarrekin programatu eta mantenu lanak egiteaz gain, maketaren funtzionamendua optimizatzea lortu zutelarik, horretarako zituzten 7 orduetan.

Beraz, Bergarako Miguel Altunako irabazle hauek, mundu mailako lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, 2013ko uztailean, Alemaniako Leipzigen jokatuko diren WorldSkills lehiaketan, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak