Elkarte-arteko Batzordea osatzen duten Epaileen eta fiskalen elkarteek deitu dute greba biharko. Protesta ekimena Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren erreformaren, tasa judizialen, hipoteka-betearazpenen eta Erregistro Zibileko aldaketen aurka egingo dute.
Hain zuzen ere, urtarrilean iragarri zuten Gallardon Ministroak euren eskaerei otsailaren 5a baino lehen kasurik egin ezean, greba deituko zutela. Eta esandako moduan, hala egingo dute bihar, eguaztena.
Bestelakoen artean, ELA sindikatuak ere babestuko ditu biharko protesta ekimenak.
Zazpi elkarte
Elkarte-arteko Batzordea zazpi elkartez osatuta dago: Magistratuen Elkarte Profesionala, Epaileen eta Magistratuen Francisco de Vitoria Elkartea, Demokraziarako Epaileak, Foro Judizial Independentea, Fiskalen Elkartea, Fiskalen Batasun Progresista eta Fiskalen Elkarte Profesional eta Independentea.