Sahararrekiko elkartasun jaialdia antolatzen ari da Bergarako Bubisher

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko otsailaren 15a

Janari bilketa kanpaina bukatu berri, sahararren aldeko ekintza gehiago prestatzen ari dira. Udalaren laguntzarekin jaialdia antolatzen ari dira martxoaren 16rako. Udal pilotalekuan izango da eta dirua batzearekin batera, herritarrak sentsibilizatzea da helburua.

17:00etatik 21:00etara izango da jaialdia eta bi atal izango ditu: 17:00etatik 19:00etara tailerrak, umeendako jolasak eta, besteak beste, tea emango duen haima egongo dira.

19:00etatik 21:00etara, berriz, Zestoako Leok'k musika taldearen kontzertua egongo da, herri sahararraren alde lanean diharduen musika taldea, hain zuzen.

Jaialdia dohain izango da, ez dute sarrerarik kobratuko, baina bai ahalbidetuko dute herritarrek borondatea emateko modua: bono laguntzak eskuratu ahal izango dira, kamisetak zein Leok'k musika taldearen diskoak egongo dira salgai eta, beste barik borondatea emateko aukera ere izango dute jaialdira gerturatzen diren herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak