Batez ere une hunkigarria bizi izan da sari banaketaren unean Iñigo Legorburu bigarren sarituak bere gutuna irakurri duenean. Ama batek, Porrotx pailazoari idatzitako gutuna da, minbizia duten haurrei buruz idazten du eta ikuspuntu positiboa eman dio Legorburuk gutunari, baina izan da negar malkoari eutsi ezinik ibili denik ere.
Lehenengo saria jaso duen Iratxe Esnaolaren gutun saritua ere oso txalotua izan da; bertan emakume batek bere klitoriari idazten dio. Eta bergarar onenari saria jaso duen Elene Etxaniz gazteak ere bertaratu direnak adi-adi egotea lortu du liburutegian gertatzen den maitasun istorio bati buruz idatzitako gutunarekin.
Antolatzaileak oso pozik zeuden aurtengo 21. edizioak izandako harrerarekin eta epaimahaikideak ere gustura egon dira ekitaldian lan onak jaso dituztela esanaz. 70 gutun jaso dituzte guztira (Gipuzkoatik, 49; Debagoienetik, 11; eta Bergaratik, 9), emakumezkoenak gehienak; bataz besteko adina, 31 urte.