Formazioan hainbat aldaketa eman eta gero, gaur egun Maliciak eta Nanik osatzen dute bikotea. Hain justu, Maliciak Carmela Muñozekin osatu zuen bikotea taldearen bigarren etapan, 90. hamarkadan.
Garai berri honetako bikoteak hiru lan kaleratu ditu dagoeneko. Siglo XXI da azkena –aurretik Si me dejaras amarte eta Autenticas kaleratu dituzte– eta hori aurkeztuko dute Tartufoko emanaldian; erkidegoan egingo duten bakarra.
Taldearen helburu nagusia da, gora behera eta polemiken gainetik, flamenkoa eta beste musika estilo batzuen nahasketa eszenatoki gaineratara eroatea. Horixe da, hain zuzen, taldearen nortasun sigilua, sorreratik beretik.
Abesti berriekin batera, hastapenetakoak ere eskaintzen dituzte emanaldietan, Te estoy amando locamente ezaguna, esaterako.