Gonzalezek azaldu du familia eta lagunak oso pozik daudela hemen bizi diren senegaldarrengandik eta bertako herritarrengandik jasotako babes eta laguntzagatik.
Soraluzeko herriarekin lanean
Nbaye Ndiaye oso ezaguna zen Soraluzen ere. Hain justu, bertan zegoela sentitu zen ondo ezik. Soraluzen Ndiaye-ri laguntzeko kanpaina abiarazi zuten berria jakin eta berehala. Besteak beste, dirua batzeko elkartasun bonoak saldu dituzte. .
Bada, Ndank Ndank elkarteak Soraluze herriarekin batera lanean jarraitzen du: "Gorpua Senegalera bidalita, orain Ndiaye-ren seme-alabei eta emazteari laguntzea da helburua. Etzi, zapatua, bilera egingo dugu Soraluzeko kanpainaren arduradunekin familiari emango zaion diruaren gaineko erabakiak hartzeko".
Zazpi urte gurean
Debagoiendar askorendako ezaguna izango da seguru Mbaye Ndiaye-ren aurpegia. 32 urte zituen eta zazpi urte inguru zeramatzan gurean bizi izaten.
Pasa den eguenean, hilak 7, Soraluzen lanean zebilela ondo ezik sentitu zen eta konortea galdu zuen taberna batean. Donostiako Ospitalera eraman zuten eta bertan hil egin zen.
Eibarren bizi zen eta lehengusu eta osaba batzuk bazituen Euskal Herrian. Emaztea eta hiru seme-alaba zituen Senegalen.