Langileon oniritziarekin izan da kaleratze hori, eta legeak markatzen duen kalte-ordaina jaso dute denek. Langileetako batek esan digunez, "konforme" joan dira kaleratutako langile horiek.
Iturri berberek esan dutenez, "espero bezala doa aurrera" Tavex Bergaratik ateratzeko prozesua, eta honako kaleratzeek ez dute inor ustekabean harrapatu.
Desmantelazio prozesuan
Brasilgo jabeak ditu orain Tavexek, garai bateko Algodonerak. 2010eko azaroan jakinarazi zen Bergarako lantegia itxi egin behar zutela. Urte hartan, 64 langilek osatzen zuten lan-taldea. Lantegia itxi eta gero, administrazio lanak egiteko bulegoa bakarrik geratu zen Bergaran, Gabiria dorrean.