Gabonetako sariak banatu ditu Bergara Kirol Elkarteak

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko otsailaren 12a

Oraingo astean banatu ditu Bergara Kirol Elkarteak Gabonetako zozketa bereziko sariak. Zozketa abenduaren 31n egin zen klubeko lokalean. Lehen sariduna agertu ez denez, saria, Gabonetako otarre erraldoia Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ematea erabaki du BKEk.

Hiru sariak eta saridunak, honako hauek izan dira:

Lehen saria: Gabonetako saski erraldoia. Agertzeko epea bukatu ondoren ez da inor agertu saridun zenbakiarekin. Hortaz, erabaki da Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ematea saria. Haiek erabakiko dute zela banatu saskiaren materiala behartsuen artean. Elikagaien Bankuko ordezkariei BKEko presidente Pedro Ricok eman die jakiz eta edariz betetako otarrea.

Bigarren saria: Ecuador Bidaiak Agentziaren bonoa (2 pertsonarendako asteburu bat hotelean). Sariduna: Iñaki Mujika.

Hirugarren Saria: Multiopticas dendako material-lotea. Sariduna: Puri Diaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak