Emon taldea berrituta dator lan berriarekin besapean

Maider Arregi 2013ko ots. 12a, 16:06

'Konfeti kolore' izeneko diskoa laster aurkeztuko digute Emon  talde bergararrak. "Aurreko lana ezagutzen duenak nabariko du lan honetan aldaketa nabarmena dugula. Lehen diskoko kontzertuak amaitu ondoren, aldaketarako gogoa geneukan, gauza berriak probatu, gustatzen zaigun erritmo berriak probatu... taldekide bakoitzak iturri ezberdinetik edaten du, eta horrek disko anitza egin izana ekarri du", azaldu digu Aritz Alustiza Emon taldeko kideak. Estiloa ez ezik, abeslaria ere aldatu dute; Eneko Longarte durangarrak jarriko dio ahotsa taldeari aurrerantzean.

"Ez da oso erraza disko hau definitzen, erritmo latindarrak, runba, reggae... estilo aldetik oso anitza da. Abeslari berria ere proposatzen dugu, Eneko Longarte durangarra izango da Emonen ahots nagusia aurrerantzean".

Konfeti kolore diskoa oso alaia eta erabat festa girokoa da. "Abesti batzuetan bertsolari gazte batzuen laguntza ere izan dugu. Letrak positiboak dira; hala ere badira pare bat abesti alde kritikoa jorratzen dutenak: Kukutzako gaia eta euskal gazteriarena, hain zuzen ere".

Diskoa lagunartean egin dutela kontatu digute. "Mutrikuko AME estudioan grabatu dugu eta Donostian Doctor Master-en masterizatu. Harribitxien artean, La Pegatina talde katalanaren kolaborazioa izan dugula esan dezakegu. Gustuko dugun talde bat da gainera".

Aurkezpeneko lehen kontzertua iparraldean egingo dute, Zuberoako Sohuta herrian. Baina, martxoaren 9an Elgetako Espaloia Antzokian izango dira festarako doinuekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak