"Apur bat kaosa izanda, 500 bat dei jaso ditugu", esan digute Udaltzaingotik. Esandako moduan malda handienak itxi egin dituzte eta laguntza eske jasotako deiak, batik bat, autoak "blokeatuta edo trabatuta" geratu direlako izan dira.
Udal brigadako langileak, udaltzainak eta kale garbitzaileak lanean dihardute eta gatza botatzen ari dira herrian barrena.
Mekolalden, Gerondon, zuhaitza erori da errepidera, baina dagoeneko zabalik dago udaltzainek baztertu dute-eta.
Udaltzaingoak aholkua ere helarazi nahi die herritarrei: "autobusa erabiltzeko eta autoa hartuz gero, kateak jartzeko".