Bergarako San Kristobal Garbiguneko langile Danel Goikoleak salatu duenez, Garbigune ondoko obretako langileek esan diote gaur goizean kamioi bat bertaratu dela Garbigunea zabaldu baino bi ordu lehenago eta kanpoan hainbat hondakin utzi dituela, zantzu guztien arabera norbaitek egunotan mozorrotzeko erabili dituenak. Gaineratu du baita ere, karrozak umeenak izan daitezkeen arren, nabarmena dela kamioia eroan dutenak ez direla umeak izan.
Goikoleak azaldu du Garbigunea astean zehar egunean zortzi ordu eta erdiz egoten da zabalduta, eta gainera, ezin direla hondakinak Garbigune kanpoan eta edozein modutara utzi: barruan sartu behar dira, eta eroaten dituenak materialaren arabera sailkatu behar ditu. Jendeak kontzientzia hartzeko beharra ere azpimarratu du Danel Goikoleak.