Donostiako Ospitaletik Elgoibarko tanatoriora eramango dute gaur Mbaye Ndiaye-ren gorpua. Bien bitartean Ndiaye-ren familiartekoak eta lagunak egin beharreko tramiteak burutzen dabiltza gorpua lehenbailehen Senegalera bidali ahal izateko. Gastuak oso altuak dira, 6.000 euro inguru kalkulatzen dituzte.
Hiru seme-alaba eta emaztea Senegalen
Mbaye Ndiaye duela bost urte iritsi zen gurera eta egun Eibarren zegoen erroldatuta. Euskal Herrian baditu anai batzuk eta baita osaba bat ere. Senegalen berriz, Louga bailaran, hiru seme-alaba eta emaztea ditu zain.
Ekarpenak egiteko