Aratuste kontzertu berezia egin zuten atzo Bergaran, emanaldi hori egiten zuten 25. urtea zela ospatzeko. Musika bandako eta Orkestra Sinfonikoko kideek denetariko mozorroak zeuzkaten soinean, eta mozorro horiekin lotutako piezak jotzen zituztenean, musikariek emanalditxo edo performance bat egiten zuten. Urtero bezala, pilotalekua bete egin zen. Goiena telebistak osorik grabatu zuen kontzertua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.