Udaletik zera jakinarazi dute:"Aspaldi honetan ikusi da, eta idatziz ere salaketa idatzi bat jaso da, Ernai kaleak duen norabide bakarra errespetatzen ez duten auto gidariak pasatzen direla bertatik".
Hori horrela, kontrako norabidean joatea debekatuta dagoela gogorarazi nahi izan du Udalak eta udaltzaingoak zaintza areagotuko duela ere ekarri du gogora.
Bestalde, kale horretan ibiltzen diren oinezkoei ere jakinarazi nahi izan die kale horretan kontrako norabidean joaten diren autoak ere badirela eta gomendatzen zaiela, zebrabide gurutzatzekoan, bi aldeetara begiratzeko aurretik.