Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu dezake, bakarka nahiz taldeka (gehienez 8 partaide
talde bakoitzeko). Izena ematerakoan egilearen izena edo taldean egina bada taldearen izena adieraziko benarko da. Bestalde, edozein material erabili daiteke baina txorimalo bakoitzak oinarri edo ardatz bat eraman beharko du, lurrean tinko eta zutik egon dadin. Horrekin batera, txorimaloak euskararen aldeko esaldi bat eraman beharko du.
Lehiaketa bi taldetan banatuko dute: batetik, 12 urtetik beherakoak (LH-koak) eta bestetik, 12 urtetik aurrerakoak.
Sari hauek banatuko dira taldeen arabera: 12 urtetik beherakoetan, lehenengo hiru talde sarituetako partaide bakoitzari, Zabalotegiaretoan antolatzen diren haur ekitaldietarako bi sarrera. 12tik gorakoetan, irabazleentzat 90 euro, bigarrenentzat 60 euro eta irugarrenentzat, 30 euro
Esaldi onenaren sari berezia, 60 eurokoa izango da.
Izena ematea Jardunen bulegoan egin daiteke edo 943 76 36 61 eta 605 71 24 69 zenbakietan. Azken eguna martxoaren 15a izango da. Informazio gehiagorako Jardunera dei daiteke.