Lehen irteerari dagokionez, hilaren 12an, martitzena, bukatuko da izena emateko epa eta egun horretan bertan irteeraren gaineko batzar bat egingo da; mendiaren egoera zein sen ikusirik, batzarrera joatea komeni dela azpimarratu dute antolatzaileek. Bi mendietara beharrean bakarrera joan gura duenak aukera izango du horretarako; 16an –zapatua– Aspera, edo 17an –domeka– Bisaurinera.
Mugarrixen bueltaren bigarren etapari dagokionez, hilaren 17an egingo da: San Antonio-Ugarrixa-Aizpurutxo-Elosua. Irteera 08:00etan izango da, frontoian, eta buletarako autobusa egongo da Elosuan. 60 pertsonendako dago lekua; frontoiko tabernan eman beharko da izena.