Hiru ikastetxeetako neska-mutikoak kantuan egitera irtengo dira gaur, astelehena. Aranzadi ikastolako eta San Martin eskolako ikasleek arratsaldean abestuko dute eta Mariaren Lagundikoek, berriz, goizean (LH eta HH) eta iluntzean (DBH). Horrez gain, azken hamar urteotan egin duten moduan, Aranzadi ikastolako gurasoek kalejira egingo dute, 19:00etan hasita. Erretiratuek goizez jardungo dute kantuan eta Alai Taldekoek iluntzean girotuko dituzte Bergarako kaleak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.