Belceblues final laurdenetara iritsi da Memphyseko lehiaketan

Arritxu Barruso 2013ko otsailaren 3a

Egindako lanarekin "oso pozik" eta "harro" daude Bergarako Belceblues taldeko kideak. Memphisen (AEB) izan dira egunotan. Bi kanporaketatan parte hartzeko aukera izan duten eta puntu gutxigatik ez dute lortu finalerdietarako txartela. Euskarazko bluesak Memphysen izan duen harrerarekin txundituta gelditu dira.

Bergararrek lan bikaina egin zuten lehiaketan eta final laurdenetara iritsi ziren. Horretarako bi kanporaketatan parte hartzeko aukera izan dute: "Ez dugu finalerdietarako txartela lortzerik izan, baina harro gaude bi kanporaketatan parte hartzeko aukera izan dugulako. Oso puntu gutxigatik ez gara hurrengo fasera iritsi. Pozik gaude uste genuena baino urrunago iritsi garelako", kontatu zigun Oihan Vegak zapatuan. Gaineratu du Bergarako bluesak sekulako harrera izan duela: "Gure musika defendatu dugu. Euren kulturan murgildu dugu bluesa euskaraz eta errekonozimendua lortu dugu euren artean".

Ibon Larrañaga ere pozik da lortutako erantzunarekin: "Amerikarrek esan digute You've got it. Hau da, sentimendua, arima daukagula. Hori izan da niri barruraino iritsi zaidana".

Bidaia aprobetxatuta Elvis Presleyren etxea ere bisitatu zuten. "Rockaren erregearen hilobian gure abesti bat kantatu genuen eta pua bat ere utzi dugu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak