Gaur goizean jokatu da Mallorcako Challengea eta, bertan, Mikel Aristi ziklista bergararra lasterketako protagonistetako bat izan da. Bertan, txirrindulariek 11,6 kilometroko zirkuituari 10 buelta eman dizkiote eta lasterketa betetzeko hiru buelta geratzen zirenean harrapatu du tropelak Aristi.
Nahiz eta 173. postuan geratu, mendiko frogan 4. egin du, sprint berezian 6. eta konbinatuan berriz 3 postua lortu du.