Bergarako zenbait auzo argi barik daude eguerditik

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko otsailaren 2a

Telleriako azpiestazio elektrikoan egondako matxura batek eragin du argi mozketa. Udaltzaingotik aurreratu dute, Iberdrolak esan duela 19:30 alderako konponduta egongo dela arazoa.

Labegaraieta osoa, Angiozar auzoa eta Surra aldea daude argi barik. 13:00 aldera geratu dira argi barik, antza denez, euriteak Telleriako azpiestazioan eragindako matxuragatik. Iberdrolatik udaltzaingoari aurreratu diote 16:30 alderako konpnduta egongo zela arazoa, baina ez da hala izan. 19:30erako konponduko ei dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak