Kadete mailako banakako lehiaketa eta arratsaldeko bigarren txandako guztiak, hau da, jubenil eta senior mailako taldekako eta banakako lehiaketak geratu dira jokatu barik. Ariznoa elkartetik aurreratu dutenez, Federazioak erabakiko du jokatu ezin izan direnak non eta noiz jokatuko diren. Argi mozketari dagokionez,
Txapelketaren lehen fasea
Gaurko txapleketa Gipuzkoako Gimnasia Erritmikoko federazioak eta Bergarako Ariznoa elkarteak antolatu dute eta txapelketaren lehen fasea da.
Gimnasta mordoa batu dira bertan, tartean, Arrasate Dragoi taldeko eta Bergarako Ariznoakoak, eta baita Gipuzkoa osotik etorritako beste hainbat herritakoak ere, Donostia, Tolosa, Irun, Hernani, eta Ordiziatik etorritakoak, esaterako; guztira 19 gimnasia talde.
Jokatu ahal izan diren lehiaketak alebin eta infantil mailetako taldeko eta banakakoak eta kadete mailako taldekoa izan dira.