Zalantza barik bisitari kopuru esanguratsua da hori eta, bidaiarion egonaldia atseginago suerta dadin –eta bisitari gehiago erakartzeko– zenbait berrikuntza proposatu dizkiote Udalak eta Mankomunitateak bidaia agentziari: besteak beste, san Martin plazan bertan jaisteko aukera eta bisita gidatua egitea.
Horrekin batera, herrian giro berezia sortzeko eta inguruko dendetan zein tabernetan mugimendua sustatzeko ahalegina ere egingo du Udalak. Bai bisitariak bai bidaien antolatzaileak pozik daude esperientziagatik eta herrian orain arte izandako harreragatik.