Jaizkibelgo haitzak
Sabino Gomezek erakusketarako egindako sarreran honela aurkezten du erakusketa: "Mikel Mitxelena Otegik ustekabean harrapatu gaitu, Jaizkibeleko amildegietan mundu osoan bakarrak diren ahitzen argazkiak aurkeztu dizkigunean. Jaizkibelen, oso leku zailetan zeuden haitz izugarri ederren berri izan zuenean, Mikelek bere ekipamendua hartu eta haitz miresgarri ahietan erosioak hitz gabeko poesia zintzelkatu zuela ikusi zuen, hain ziren erakargarriak amaigabeko bisitak egin dizkie Mikelek, ia aspertu arte".
Aranzadi Zientzia Elkarteko espeleologo Carlos Galanek ere aipatu du Mitxelenaren erakusketa: "Argazki ibilaldi honetan ikusiko dituzuen kolore eta diseinu harrigarriek erakusten digute Jaizkibeleko Pseudokarst-ean orain arte ikusle gehienentzat ezezagunak diren inguruetako nolako altxor geologikoak eta biologikoak gordetzen diren".
Argazkilaritza, geologia edo biologia gustuko dutenendako erakusketa ezin aproposagoa beraz, Aroztegikoa.
Aroztegi aretoko ordutegia
Barrenkaleko aretoa zabalik dago astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era eta domeka eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.