Musikari dagokionean aipatzekoa da otsailaren 15ean Mikel Erentxun eta Joseba Irazokik Zabalotegi aretoan emango duten kontzertua. Izan ere, abeslari donostiarra Irazokiren laguntzarekin ikusi dugu azken aldian taula gainean En privado izeneko bira egiten dihardute. Sarrera hamabost euro ordaindu beharko da.
Futbol zaleendako hitzordua
Azken aldian han eta hemen bakarrizketak egiten dihardu Realeko jokalari ohi Zuhaitz Gurrutxagak. Bada, Bergaran izango da otsailaren 22an. Zabalotegi aretoan izango da emanaldia eta sarrera zortzi euro ordaindu behar da. Futbol zaleek asko gozatuko duten hitzordua izango da seguruenik.
Ikastaro eta tailerrak
Makillatzea gustuko dutenek nola egin ikasteko aukera aparta daukate hilabete honetan. Makilajea, zaindu zure azala izeneko ikastaroa eskainiko da otsailaren 20tik 27ra Migel Altuna institutuan. Teknologia berriak gustuko dituztenek, bestetik, GPS eta ordenagailu ikastaroa ere izango dute otsailaren 11tik 14ra. Bi ikastaro horiek Bizikasik antolatzen ditu eta izena emateko 943 76 93 94 telefono zenbakira deitu behar da.
Bertako euskara ikasteko ikastaroa ere egingo da otsailean. Egunak zehazteke daude oraindik, baina interesa dutenek 943 76 44 53 telefonora deitu behar dute.
Hizkuntza ekologia
Jardunek antolatuta azken aldian boladan dagoen gai baten inguruko hitzaldia egingo da otsailaren 20an: hizkuntza ekologia. Hitzaldia 19:00etan izango da kultura etxean.