Bergarako ZukGua prezesuko parte-hartzaileek babesa azaldu diete lau auzipetuei, ondorengo adierazpenarekin: "Bergarako Gazte ZukGua prozesuan parte hartu dugunok, otsailaren 4an euskal preso politikoei elkartasuna adieraztearren 4 debagoiendar epaituak izango direla salatu nahi dugu, elkartasuna ez baita delitua. Mota honetako epaiketa politikoek herri mugimendua eta gazte mugimendua gelditu eta kriminalizatzeko asmoa besterik ez dute eta guk honen aurrean asteburuan burutuko diren mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dugu. Azkenik, animo, besarkada eta babesik handiena epaituak izango diren herritarrei".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.