Hiru ikastetxeak kalera
Neska-mutikoek ere eztarriz sano dabiltzala erakutsiko dute. Aranzadi ikastolako ikasleak arratsaldean irtengo dira abestera. 15:30ean Lehen Hezkuntzako ikasleak irtengo dira eta 16:00etan Haur Hezkuntzakoekin elkartuko dira. Guztiak gero 17:00etan Seminarioko jolastokian abestuko dute. Horrez gain, eta azken hamar urteetan egin duten moduan
San Martin eskolako ikasleak ere arratsaldez irtengo dira kalera, 15:00etan hain justu ere. Mailaka eta taldetan banatuta herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Mariaren Lagundiko neska-mutikoak goizez eta arratsaldez egingo dute kantuan. 11:00etan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak irtengo dira eta iluntzean, 18:30ean berriz DBHko ikasleak.
San Joxepe elkarteko erretiratuak
Urteroko hitzorduari huts egin gabe, San Joxepe elkarteko erretiratuak izango dira kantuan egitera irtengo diren lehenak. 10:30ean Goenkaleko komentuan egin dute hitzordua eta handik Mizpirualdera eta Mariaren Lagundira joango dira. Kalean ere hainbat geldialdi egingo dituzte, Bidekurutzetan eta Irala kalean, esaterako. Kantuan egin ostean Pertsa elkartean bazkalduko dute.
Alai Taldea abesbatza
Urtero moduan Alai Taldeko kideak ere kantuan ibiliko dira. 18:00ak aldera irtengo dira San Martin plazatik, ohiko ibillaldia egiteko: Bidekurutzeta, San Pedro, Zaharren egoitza (hemen denboraldi bat egingo dute), Goenkale, Egino-Malloa enparantza, Simon Arrieta Plaza, Frontoia, Irala kalea eta San Martin plaza. 20:00ak inguruan bukatzea da asmoa.