Belcebluesekoen esanetan, ezagun da amerikarrek asmatutako musika dela bluesa eta maisuki erakutsi dute hori lehiaketan.
Amerikaren onespena jasota
Bergararrak, baina, ez dira atzean geratu, Vegaren esanetan: "Oso maila altua dago munduko txapelketa honetan, eta gure burua ere maila horretan ikusi dugu. Ez gara tokiz kanpo sentitu, integratuta baizik". Talde bat gehiago izan direla gaineratu du Vegak, eta horrek indar handia eman diela, munduko onenen artean daude-eta. Iritzi berekoa da Ibon Larrañaga: "Euskal Herriko bluesa ontzat eman dute AEBetan, onartu egin gaituzte", dio, pozarren.
Asier Elortza abeslariak momentuz egindakoagatik harro daudela dio, eta harridura sortu dutela, lehiaketako sorpresa izan direla gaineratuz. Gille Sanz bateria-joleak ere biziki eskertu du Ameriketako zaleek erakutsitako hurbiltasuna: "Izugarriak izan dira ezagutzen ez genituen eta guregana zertan gerturatu ez zuten zaleengandik jaso ditugun zorion-agurrak".
Lehiaketa baina, Belcebluesek bizi duen ametsaren zati bat besterik ez da; oraindik ere badituzte egun batzuk Ameriketako abenturaz gozatzeko-eta.