Bultzatzaileek dei egiten diete gurasoei ogia zatitu eta barruan txorizoa, gazta, txokolatea, urdaiazpikoa eta tankerako jangaiak jar ditzaten. Umeen artean opil industrialen kontsumoa jaitsi eta betiko ogitartekoaren alde egiteak onurak ekartzen dituela diote: hala nola, gizentasuna neurri handi batean saihestea.
Iaz egin zuten inkesta baten arabera, soilik hiru eskola-umetik batek hartzen du askaria behar den moduan.
Otsailaren 5ean jarriko dute martxan kanpaina Donostiako El Carmelo ikastetxean: ikasleek ogitarteko bat jasoko dute eskolako irteeran, egitasmoaren berri ematen duen eskuorri batekin batera.